Deskargatu Firefox

Firefox is no longer supported on Windows 8.1 and below.

Please download Firefox ESR (Extended Support Release) to use Firefox.

Firefox is no longer supported on macOS 10.14 and below.

Please download Firefox ESR (Extended Support Release) to use Firefox.

Firefox Privacy Notice

Mozilla Manifestua

Sarrera

Internet gure bizitzen zati geroz eta garrantzitsuagoa bilakatzen ari da.

Mozilla proiektua pertsonen komunitate globala da, irekitasuna, berrikuntza eta aukera-berdintasuna Interneten osasunarentzat gakoak direla sinisten duena. 1998az geroztik elkarrekin egin dugu lan Internet guztion onurarako garatzen dela bermatzeko. Batez ere, Mozilla Firefox web nabigatzailea sortzeagatik gara ezagunak.

Mozilla proiektuak komunitatean oinarritutako metodoa erabiltzen du mundu mailako iturburu irekiko softwarea sortu eta elkarlan-jarduera mota berriak garatzeko. Internet-esperientzia guztiontzat hobea egiteko konpromisoa duten pertsonez osatutako komunitateak sortzen ditugu.

Esfortzu horien ondorioz, printzipio batzuk garatu ditugu eta gure ustez, funtsezkoak dira Internet onura publikoaren zein bizitzaren aspektu komertzialen mesederako izaten jarraitzeko. Printzipio horiek beherago zerrendatu ditugu.

Manifestu honen helburuak ondorengoak dira:

  1. Mozillako parte-hartzaileek Mozilla Foundationjarraitzea nahi duten Interneten ikuspegia zehaztea;
  2. Jendearekin komunikatu ahal izatea, jakintza teknikoa izan edo ez;
  3. Mozillako laguntzaileak egiten ari garenaz harro egotea lortzea eta horrek jarraitzera motiba gaitzan; eta
  4. Abiapuntu bat zehaztea beste batzuek Interneten ikuspegi hau garatzen jarrai dezaten.

Printzipio horiek ez dira berez gauzatuko. Internet irekia eta parte-hartzailea egiteko, ezinbestekoak dira pertsonak; norbanako gisa ekiten, elkarrekin talde-lanean jarduten, eta besteen gidari dabiltzan pertsonak. Mozilla Foundation hartua du konpromisoa Mozilla Manifestuan zehaztutako printzipioak aurrera eramateko. Mundu guztiari gonbidapena luzatzen diogu gurekin elkartu eta, modu horretan, Internet oraindik eta toki hobea egiteko denontzat.

Printzipioak

  1. Internet bizitza modernoaren osagai garrantzitsua da — osagai gakoa hezkuntzan, komunikazioan, elkarlanean, negozioetan, aisialdian eta gizartean oro har.
  2. Internet baliabide publiko globala da, eta irekia eta eskuragarria izaten jarraitu behar du.
  3. Internetek gizabanakoen bizitzak aberastu beharko lituzke.
  4. Gizabanakoen segurtasuna eta pribatutasuna Interneten funtsezkoak dira eta ezin dira hautazkotzat hartu.
  5. Norbanakoek Internet, eta Interneten dituzten esperientzia propioak mamitzeko gaitasuna izan behar dute.
  6. Internetek baliabide publiko gisa duen eraginkortasunaren oinarriak elkarreragingarritasuna (protokoloak, datu-formatuak, edukia), berrikuntza eta mundu-mailako parte-hartze deszentralizatua dira.
  7. Iturburu irekiko software libreak Internet baliabide publiko gisa garatzen laguntzen du.
  8. Komunitatean oinarrituriko prozesu gardenek parte-hartzea, erantzukizuna eta konfiantza sustatzen dituzte.
  9. Interneten garapenean komertzialki eragiteak onura ugari dakartza; etekin komertzialaren eta onura publikoaren arteko oreka kritikoa da.
  10. Interneten onura publikoaren alderdiak areagotzea helburu garrantzitsua da, eta merezi du denbora, arreta eta konpromisoa horretan inbertitzea.

Mozilla Manifestua sustatzea

Mozilla Manifestuaren printzipioak sustatzeko hainbat modu dago. Askotariko jarduerak baliatzen ditugu horretarako, eta proiektuaren beste eremuetan Mozillako parte-hartzaileek erakutsi duten irudimena ongi etorria izango da. Mozilla proiektuan zuzenean parte hartzen ez dutenentzat, bada Manifestuari atxikipena erakusteko modu sinple eta oso eraginkor bat: Mozilla Firefox eta, finean, Manifestua bere egiten duten produktuak erabiltzea.

Mozilla Foundation konpromisoa

Mozilla Foundation zin egiten du Mozilla Manifestua eta bere jarduerak lagunduko dituela. Zehazki, ondorengoa egingo dugu:

  • Manifestuaren printzipioetan laguntzen duten kode irekiko teknologiak eta komunitateak eraiki eta horiei bide eman;
  • Manifestuaren printzipioetan laguntzen duten kontsumorako produktu bikainak garatu eta banatu;
  • Mozillaren aktiboak (jabetza intelektuala, hala nola copyright-ak, marka erregistratuak, azpiegitura, funtsak eta ospea) erabili Internet plataforma ireki gisa mantentzeko
  • Onura publikorako balio ekonomikoa sortzeko modeloak sustatu; eta
  • Mozilla Manifestuko printzipioak diskurtso publikoan eta Interneteko industrian sustatu.

Fundazioaren zenbait jarduera (kontsumitzaileentzako produktuen sorkuntza, banaketa eta promozioa, gaur-gaurkoz), Mozilla Foundation jabetzakoa eta menpekoa den Mozilla Corporation bideratzen ditu batez ere.

Gonbidapena

Mozilla Foundation(e)k harekin bat egin eta Interneten ikuspegi hau gauzatzeko bide berriak bilatzeko gonbidapena luzatzen dio Mozilla Manifestuko printzipioekin bat datorren orori.